Errenta baxua duten biztanleentzat ohiko etxebizitzako ura, estolderia, azpiegituren finantziazio kanona eta zaborren tasa-ordainketan laguntza ekonomikoa. Zergadun hauek hasera batean tarifa arruntak ordaindu beharko badituzte ere, ostean, urtean behin eskaera-epe bat irekiko da eta eskatu eta baldintzak betetzen dituztenei ordaindutakoaren itzulpena egingo zaie; errentamailaren arabera ordaindutako zenbateko osoaren %100, %75 edo, %50aren itzulpena.
Baldintzak:
- Eskaera egitea horretarako udalak ezarritako epearen barruan.
- Zegaman erroldatuta egotea.
- Hilean 600 euro azpiko errenta izatea.
- Udal tasak ordainduta edukitzea.
Dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Eskatzailearen eta berarekin bizi diren partaideen NAN kopia.
- Eskatzailearen eta berarekin bizi diren partaideek jasotako hileko diru-sarrera garbien ziurtagiriak (10-T, nominak, pentsio-agiriak...).
- Langabetuen kasuan INEM-ek luzatutako langabezi egoeraren ziurtagiria eta kasua bada hilean jasotako prestazioaren ziurtagiria.
- Ikaslea bada ikasten ari denaren frogagiria.
- Eskatzailearen eta berarekin bizi direnen ondareari buruzko aitorpen zinegina (eredua eskaerarekin batera emango da).
- Ordaindutako tasen ordainagiriak (edo kasua bada eskatzaileari bizi den eraikineko erreziboan dagokion kontsumoaren ziurtagiria).
- Eskatzaileak eta berarekin bizi direnek duten kapitalaren frogagiria.
- Eskatzaileak sinatutako dokumentua, zeinean Udalari bere ondasun-ziurtagiria eskatzeko baimena ematen dion eta azken bost urteetan famili unitateko inork ondasun-eskualdaketarik egin ez duela ziurtatuz.
- Itzulpena egingo den kontuaren 20 digitoak.
Prozedura:
- Udalak eskaera epea urteoro jakinaraziko du.
- Laguntza eskatzaileak bere eta berarekin bizi diren partaideen egoera ekonomikoaren agiriak erakutsiko ditu. Laguntza eskatutako taseri dagozkien ekitaldi ekonomikoan zehar izandako diru-sarrerak zenbatuko dira, sarrera bezala ondorengo kontzeptuak kontsideratuko direlarik:
- Norbere kontura edota besteren kontura lan eginda lortuta hileko diru-sarrera garbiak.
- Edozein motako pentsio edo prestazioen bidez jasotako hileko diru-sarrera garbiak.
- Kapital higikorren bidez lortutako diru-sarrerak.
- Ondasun higiezinek sortutako etekin garbiak.
- Laguntza eskatzailea bakarrik bizi bada bere diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontutan; bi pertsona bizi diren unitateetan zergapetu gabeko pentsioaren %75a deskontatuko da; hiru pertsona edo gehiago bizi diren unitateetan, hirugarren eta ondorengo pentsio bakoitzaren %50a deskontatuko da.
- Ordaindutako zenbateko osoaren itzulpena errenta-mailaren arabera egingo da:
- Hileko 360 euro arteko errenta duteneri ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaie.
- Hileko 360-480 euro bitarteko errenta duteneri ordaindutakoaren %75a itzuliko zaie.
- Hileko 480-600 euro bitarteko errenta duteneri ordaindutakoaren %50a itzuliko zaie.
Dokumentuak