Sailkatutako Jarduera bat ireki nahi bada (iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarria edo arriskutsua), dagokion jarduera espedientea izapidatu behar da. Jarduera hauek Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak arautzen ditu.
Dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Eskuduntza duen teknikariak izenpetu eta dagokion Elkargoak zigilatutako jarduera-proiektua, eta kasua bada, obra proiektua (3ale).
- Egin behar diren lanetarako ura behar bada, uraren alta eskaera bete behar da.
Irekitze baimenerako aurkeztu baharreko dokumentazioa:
- Dagokion baimen-eskaria, behar bezala beteta.
- Obrako ur kontagailuaren baja eskaera.
- Obra zuzendaritzak luzatutako eta dagokion Elkargoak zigilatutako obra amaierako ziurtagiria, obren benetako kostea zehaztuz.
- Eusko Jaurlaritza edo Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak, jardueraren arabera, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direnaren ziurtagiria.
- Proiektuan azaltzen ez diren lanak edo aldaketa txikiren bat sartu baldin bada, obra amaierako planoak aurkeztuko dira, aldaketak zehazten dituen txosten batekin batera.
- Eraikinaren fatxada guztietako argazkiak (gutxienez 20x10).
- Instalakuntza Elektrikoen Boletina, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
- Barruko Ur Instalakuntzen Proba Ziurtagiria, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
- Berokuntza, Klimatizazio, Aireztapen eta Estrakzio Instalakuntzen Proba Ziurtagiria, Industri Lurralde Ordezkaritzan inskribatutako eta baimendutako instalatzaileak izenpetua.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta.
- U4-I eta U4-II inprimakiak behar bezala beteta, lokala Hiri Izaerako Ondasun Higiezinezko Zergan alta emanda izatearen justifikatzaileak (baldin badagokio).
- Obra berriaren aitorpen eskritura (baldin badagokio).
Prozedura:
Beharrezko dokumentazioa udaletxean aurkeztu eta txosten teknikoa egin ondoren, Alkatetzak espedienteari hasera emateari buruz ebazten du. Jarraitzen diren pausuak ondorengoak dira:
- Espedientea jendaurreko erakustaldian jartzen da, 15 lanegunetako denboraldiz.
- Epe hau igaro ondoren espedientea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailera bidaltzen da, bertatik dagokion txostena egiteko.
- Udaleko Gobernu Batzordeak espedientearen inguruan informatu eta berau E.J ko Ingurugiro Sailera edo Foru Aldundiko Ingurugiro Dep.ra bidaltzea erabakitzen du (jardueraren arabera batera edo bestera).
- Ingurugirotik jarduerari ezartzen zaizkion neurri zuzentzaileak jaso ondoren Obra eta Instalazio Baimena ematen da, eta une honetan kasua bada, obrak egiten hasi daiteke.
- Obrak amaitutakoan, jarduera ireki aurretik, IREKITZE BAIMENA eskatu beharko da, aurreko atalean zerrendatzen den dokumentzaio aurkeztuz. Bestalde udaleko teknikoek konprobazio bisita egingo dute jardueraren kokalekura, ezarritako neurriak betetzen direla egiaztatzeko.
Dokumentuak