Udal titulartasuneko nahiz erabilera publikoko landabideetan 20 eta 26 Tm. bitarteko ibilgailuekin ibiltzeko baimena eskatu behar zaio udalari, egur atekaketa egiteko, materialen garraiorako..., herri bideak egoera onean mantentzeko eta ingurunea babesteko helburuarekin. Udalean baimena eskatu ondoren eskatzaileak berme fidantza bat ezarriko du, iharduera burutu bitartean sor litezkeen kalteez erantzungo duena. Iharduera amaiturik Udalak bidearen egoera ikuskatuko du eta kalterik ez dagoela ziurtatu ondoren fidantza itzuliko du.
Dokumentazioa: