Gizarte larrialdietarako laguntzak laguntza ekonomikoak dira, aldian-aldian emango direnak, eta helburua gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsona batzuei laguntzea da. Gastu horiek arruntak edo ohiz kanpokoak izango dira, eta beharrezkoak gizarte-bazterkeriak ez izateko edo bazterkeriaren ondorioak arintzeko.
Baldintzak:
- Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietakoen bateko erroldan azaltzea, eskabide aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
- 18 urte beteta edukitzea. Salbuespena izango dira adin horretara iristen ez direnak, baldintza horretan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki haien kontu dauden pertsonak baldin badituzte ardurapean, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 18 urtez beherako horiek.
- Familia-unitateko pertsona guztien diru-sarreren batuketa ezarritako mugetara ez iristea.
Dokumentazioa:
- Eskaeraren inprimakia beteta.
- Dagokion unitatearen kide guztien NANren fotokopia.
- Famili liburuaren fotokopia.
- Bizikideen ondarearen aitorpen zinegina.
- Famili unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
- Eskatzailearen edo bere familia unitateak eta/edo bizikideen unitateak dituen kapitalen ziurtagiriak edo froga-agiriak.
- Gastuen fakturak edo aurrekontuak.
- Egindako zorren frogagiria.
- Langabezian daudenen langabezi txartela.
- Errolda eta bizikidetasun ziurtagiriak.
- INEMeko prestazioren ziurtagiria edo jasotzeko eskubiderik ez izatearen agiria.
- Etxebizitzaren errentamendu-kontratua (errentarentzako laguntza eskatzen bada).
- Onartutako laguntza sartzeko banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.
Dokumentuak