Etxez-etxeko laguntza, gizarte-izaerako laguntza da, ez sanitatekoa eta zerbitzua eskaintzen zaion pertsonari laguntza pertsonalizatua ematen dio bere etxean, erabiltzailearen ezgaitasuna konpentsatzea eta bere autonomia pertsonala laguntzea helburu izanik, bestearen arlo batzuen artean, eguneroko bizitzako eginkizunak egiten lagunduz.
Baldintzak:
- Herrian erroldatuta egotea.
- Eguneroko bizitzan egin beharreko jardueretarako, beren egoera fisikoan edo psikikoan hutsuneak dituztelako, autonomia murriztua izatea.
Dokumentazioa:
- Eskaera-orria beteta.
- Eskatzailearen eta bere famili unitateko eta/edo bizikideen unitateko partaideen NAN agirien fotokopiak.
- Menpekotasuna baloratzeko eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
- Zerbitzuaren prestakuntza kobratzeko banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.
- Gizarte Zerbitzuek eskatutako beste edozein agiri edo dokumentu (Minusbaliotasun maila aitortzea, Famili liburua, etab.)
Dokumentuak