Eguneko Zentroa, familiako egoera, gizarte-egoera, ezintasun fisiko edo/eta psikikoagatik mugatuta edo autonomiarik gabe eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharrean dauden 60 urtetik gorako pertsonei laguntza osoa eskaintzen dien zerbitzua da.
Baldintzak:
- 60 urte beteta edukitzea
- Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
- Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
- Zentroko elkarren arteko bizitza galaraz dezakeen portaera nahasmendurik ez edukitzea.
- Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.
Dokumentazioa:
- Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
- NANren fotokopia.
- Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
- Diru sarreren frogagiria.
- Zerbitzu prestakuntzagatiko tasaren kobratzea egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.
Dokumentuak