Adineko pertsonentzako egoitzek laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei -ostatua, mantenua eta laguntza- bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta.
Baldintzak:
- 60 urte beteta izatea.
- Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
- Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
- Elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, bereziki prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
- Adineko menpekoa izatea.
Dokumentazioa:
- Menpekotasun balorazio eskaera (Osasun txostenarekin batera entregatu beharrekoa).
- Eskaera-inprimakia betetzea.
- Famili unitateko kide guztien NAren fotokopia.
- Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena; behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.
Dokumentuak