Zerbitzuak sarean
Zenbait Gizarte zerbitzuren eskaera egiteko Udalak herritarren eskura jartzen ditu eskaera orriak, hauek bete eta udalera eraman beharko ditu, dagokion dokumentazio eta sinadurarekin batera.
- Egoitzara sartzeko eskaera
- Eguneko zentroan sartzeko eskaera
- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua
- Ezinduentzako Aparkatzeko Txartelaren eskaera
- Gizarte larrialdietarako laguntzak
- Oinarrizko errenta
- Tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten pertsonen arreta psikologiko programa
- Ura eta zaborren tasa-ordainketarako gizarte laguntzak
Udal instalakuntzen erabilpenerako Udalak herritarren eskura jartzen ditu eskaera orriak, hauek bete eta udalera eraman beharko ditu, dagokion dokumentazio eta sinadurarekin batera.
Udalak herritarren eskura jartzen ditu eskaera orriak, hauek bete eta udalera eraman beharko ditu, dagokion dokumentazio eta sinadurarekin batera.
Lizentzia hauetako batzuen eskaera egiteko, Udalak herritarraren esku jartzen ditu bete beharreko eskaera orriak, hauek bete eta udalera eraman beharko ditu, dagokion dokumentazio eta sinadurarekin batera.
Beste lizentzia batzuen kasuan, tramitea burutzeko baldintzak, beharrezko dokumentazioa eta prozedurari buruzko informazioa eskeintzen da.
- Errotuloak jartzeko lizentzia
- Ibi iraunkorraren plaka jartzeko lizentzia
- Ikuskapen-bisitarako eskabidea
- Landabideen erabilera berezirako baimena
- Mahai eta aulkiak jartzeko lizentzia
- Olanak jartzeko lizentzia
- Obra txikietarako baimen eskaera
- Obra handietarako baimen eskaera
- Sailkatutako jarduerak irekitzeko lizentzia
- Salbuetsitako jarduerak irekitzeko lizentzia
- Ur-hartunerako eskaera
Edozein kontzeptugatiko errolda fiskal batean alta, baja edota edozein aldaketa eskaera.
Dokumentazioa:
- Eskaera beteta.
- Errolda bakoitzean behar dena:
Udalak Ondarearen gaineko erantzukizunagatik erantzun dezakeen ezbehar baten aurrean, kaltea jasan duenak erreklamazio bat aurkeztu behar du. Udalak, bere aseguru-poliza medio, aseguru-etxeari jakinaraziko dio, dagokion prozedura irekiko da eta ezbeharren izaeren arabera, behar den dokumentazoa eskatuko zaio kaltetuari.
Dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Bidezkoa balitz, kaltea jasan duen ondasunari buruzko dokumentazioa.
- Kaltearen ordainetan eskatutako diru kopurua justifikatuko duen faktura orijanala.
Dokumentuak
Azalpena, prozedura eta irizpideak:
- Zegamako Udalak 2007 urteari dagozkion kultur eta kirol elkarteentzat dirulaguntzetarako 10.000 € banatuko ditu.
- Diru zenbateko hori, beti ere jasotako eskaeren ondorioz horrela egitea Zegamako Udalaren aldetik egokia iritziko balitz, ondoko jarraibidea erreferentzi modura hartuta banatuko da: %45a kultur elkarteen artean eta %55a kirol elkarteen artean. Azken deialdian, 2006 urteari dagokiona, jorratutako irizpideak eta banatutako dirulaguntzak ere erreferentzi modura hartuko dira.
- Dirulaguntza hauek Zegaman helbideratuta eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusian erregistratutako lukro asmorik gabeko kultur eta kirol elkarteek eskatu ahal izango dituzte.
- Ondoko arloetan burututako ekintzak izango dira subentzionagarriak: kirolak, kultura eta gazteria.
- 2007 urteari dagozkion dirulaguntzak jasotzeko Zegamako Udalak prestaturiko eskaera orria modu egokian beteta eta izenpetuta aurkeztuko da.
- Eskaera hau aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 31 izango da eta Zegamako Udaletxeko Erregistroan aurkeztuko da. Aipatu eskaera aurkezteak idazki honetan jasotakoa ezagutu eta onartzen dela suposatzen du.
- Eskaitzaileak aurkeztu duen eskaera osatu gabe dagoela edo nahikoa ez dela ikusiz gero, 2008ko otsailaren 8a arteko epea eskainiko da akatsa zuzendu edo eskaera osatzeko. Epe hori igaro eta zuzenketa edo osaketa egin ez bada eskaria besterik gabe artxibatuko da eta eskaera ez da kontutan hartua izango.
- Dirulaguntzak ondoko irizpideen arabera banatuko dira:
- Elkartearen jarduera iraunkorra den ala ez
- Elkarte bakoitzak 2007 urtean eginiko ekintzak izatea
- Ekintzak Zegaman burutzea
- Ekintzak publikoak izatea, hau da herritar orori irekiak eta ez elkartearen barne jarduerari bakarrik lotuak
- Kirola, kultura edo gazteriaren arloetan duten interesa edo oihartzuna
- Ekintza horiek duten aintzinatasuna edo iraunkortasuna
- 2007 urtean eginiko ekintzetarako dagokion kultur edo kirol taldeak dirulaguntza hauen banaketaren aurretik ekintzaren ezaugarriak zirela edota beste arrazoiren batengatik Zegamako Udalak eginiko diru ordainik jaso badu, aurrez jasotako diru kantitate hori hemen jasotako prozeduraren ondoren ateratako dirulaguntza kopuruari kenduko zaio, aurreratutako laguntza bezala joko baita.
- Dirulaguntza hauek, Zegamako Udaleko Gobernu Batzordeak ebatzi ondoren, 2008ko martxoaren 30a aurretik ordainduko dira.
- Prozedura eta irizpide hauetan sortutako edozein zalantzen edo ezusteen aurrean Zegamako Udaleko Gobernu Batzordeak erabakitakoa izango da kontutan hartuko dena.