Tomas Zumalakarregi Imaz Ormaiztegin jaio zen 1788ko abenduaren 29an. Independentziko Gerlan (1808) eman zen ezagutzera militar bezala eta hau bukatzean kapitain gradua lortu zuen.
Hemen hasi zuen garaipenez jositako bere karrera militarra, besteak beste, 1829an, El Ferrolen gobernadore militar egin zuten, 1833an, Karlos VII.a hil zenean, komandante general gradua eman zioten, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Diputazio karlisten errekonozimendua jaso zuen eta gudaloste indartsu baten buruzagi bilakatu zen, bere esku 35.000 pertsona izan zituelarik 1835ean. Bere gairaipenen oinarrian, mobilitatea, audazia eta gerrila antolatzeko kapazitatea izan ziren. 1835ean, Artazako desfiladeroan Valdes gainditu ondoren, bere indarra Nafarroa osora zabaldu zuen, eta Euskal Herriko libelaren erresistentziari min handia egin zion. 1835eko maiatzean bere indarrek Gipuzkoa eta Bizkaiako herri garrantzitsuenak bere menpe zituzten hiriburuak ezik. Bilbo hiriburua menperatu nahiean zebilela bala batez zauritua izan zen. Tomas Zumalakarregik, nahiz ete bere sendagileek zauria oso larria ez zela adierazi, sendatzera Zegamara etorri nahi izan zuen, bera txikitatik zaitu izan zuen petrikiloarengana, asmo hori burututik kentzea inork lortu ez zuenez, ohe astun batean ipinita, berrogei granadarik, elkar txandakatuz, beren baionetazko kutxilekin eutsiz, ekarri zuten Bilbotik Zegamaraino. 1835eko ekainaren 17an iritsi zen Tomas Zegamara, iloba batek jaso zuen Mazkiaran Barrenean. Petrikiloak, medikuen esanari muzin eginez, atera egin zion iztarrean zuen bala, denbora gutxira ordea, izugarrizko dardarak izan zituen eta San Juan Egunean hil zen.
Mazkiaran Barrenean daude Zumalakarregiren hainbat objetu pertsonal, hil zen ohea e.a.
Aipagarria da, Mazkiaran Barrenean hartu ohi zutela ostatu bai Karlos V.a eta bai Karlos VII.ak ere Zegamatik pasatzen zirenean. Tomas Zumalakarregi, Zegaman bertan ehortzi zuten, San Martin Parrokiko koruaren azpian. Ormaiztegitarrek bere jaioterrian egin nahi izan zioten monumentua baina azkenean Zegamako San Martin elizan kokatu zen. Monumentua Font-ena da, arkupe baten gainean, jeneralaren estatua altxatzen da, pentsakor. Honen azpian, pedestal baten gainean sarkofagoa dago. Espainiako 49 probintzien harmarriak agertzen dira, pedestalean zein arkuan.
1886an inauguratu zen monumentua, eta hartara aldatu ziren korupean lurperatuta zeuden Zumalakarregiren gorpuzkinak.