Arakama-azpikoa baserriko familia izaerako nekazal ustiapenaren ondoan, 1925ean eraikitako errota hidrauliko bat dago, Luis Aldasoro Guridiren jabetzakoa.
Arakama-azpikoa nekazal ustiapena Arakamaerrekaren ondoan dago kokatuta, Zegamako Kaleko auzotik Zeraingo Barbari auzora doan GI-3261 errepidearen ertzean. Errota, baserritik 25 bat metrora dago, Arakamaerrekaren beste alderdian.
Itsadarra erregata edo errekatxoatik gertu, presa txiki baten bidez, segunduko 20 litro ur bideratzen da kanal batera. Haseran, desbideratze gunetik depositoraino, erroil (acequia) baten bidez eramaten zen. Gaur egun haseran zeuzkan 97 m.tatik 66 m. 160 mm.ko kanpo diametroa duen fibrozementuzko hodierian sartu da, bistan geratzen den kanala, altzairuzko plaka batzuekin tapatu da, ura hosto eta gainerako belarrekin zikin ez dadin.
0,60 m zabalerako manposteriazko hormak dituen deposito bat da, gutxi gora behera 125 m3ko kapazitatea du. Ur depositotik errotara 57,75 metrotako desnibela dago. Ur jauziaren biderapena 180 mm.ko kanpo diametroa duen fibrozementuzko hodi baten bidez egiten da, hau lurperatuta dago 50 cm.ra gutxi gora behera.
Errota: Arakamaerreka errekatxoaren ertzean eraikita dagoen eraikuntza bat da, zurezko egitura du eta manposteriazko itxidurak, teilatua berriz arabe erako teilaz du bukatua. Ura, aurrean deskribatutako hodiaren bidez iristen da eta etzankako (horizontal) ardatza duen turbina batera sartzen da, honengan garaiera handiagotik datorren urak indarra edo presioa egiten duelatik. Turbinan lortutako indarra, korrea batzuen bidez errotara helarazten da; errotak harrizko errotarriak ditu. Turbinaren ezaugarriak: Komertzial marka: Pelton; Indarra: 5 CV; Abiadura: 950 bira.
Errota lanean ari ez denean, lortutako indarra, argindarraren generadore batera helarazten da, honek gehienez 2,5 KW sortzen ditu eta argindar hau, Arakama-azpikoa baserrian erabiltzen da.
Arakama-azpikoa errotaren berezitasuna kontuan hartuz, hala nola egun duen erabilera, herriko nahiz bailarako ustiakuntzetako aleak ehotzeko eta egun martxan dagoen errota bakarrenetakoa izanik, Zegamako Udalak herrian elementu turistikoak bultzatu nahirik, eta herrian bertan dagoen kultur ondare bat berreskuratzeko duen arduraren jabe izanik, errotaren jabearekin, errotaren nahiz bere inguruak birgaikuntza lanak egiteko hitzarmena sinatu du.
Luis Aldasorok berak (edo etxekoren batek) erakutsiko die errotaren kanpoko nahiz barruko aldea errota bisitatu nahi duten turista, ikasle edo beste taldeei eta errotaren historia eta funtzionamenduaren xehetasunak ere azalduko dizkie.
Beraz, errotaren ateak zabalik daude bisitari eta turistentzat. Bisitak egiteko deitu aurrez 943 801 933 telefonora.