Ondare kulturala
Udaletxea
Udaletxea 1815. urte aldera eraiki zen. Aurreko udaletxea 1812. urtean Frantsesek erre zuten, herria hartu zutenean.
Tomas Zumalakarregiren Mausoleoa
Tomas Zumalakarregi Imaz Ormaiztegin jaio zen 1788ko abenduaren 29an. Independentziko Gerlan (1808) eman zen ezagutzera militar bezala eta hau bukatzean kapitain gradua lortu zuen.
Anduetzako Ospitalea
Erdi Aroan, uste zen gaixotasuna norberaren bekatuek edo arbasoenek eragiten zutela, eta sendatzea Jainkoaren esku zegoela. Horregatik, ospitaleak ez ziren osasun-zentroak: pasadizokoentzako edo etxerik gabekoentzako ostatu arruntak ziren, sendatu edo hil arte egoteko lekuak. Gela arrunt batzuk, gizonezkoak eta emakumezkoak banatuta egoten ziren, eta kapera (beheko solairuan edo horren inguruan) barnekoek beren eginbehar erlijiosoak betetzeko. Jateko, zopa-plater bat, ogi-koskor batekin, eta, etzateko, arto-hostoz eginiko koltxoia ere ematen zitzaien.
Arakama-Azpikoa Errota
Arakama-azpikoa baserriko familia izaerako nekazal ustiapenaren ondoan, 1925ean eraikitako errota hidrauliko bat dago, Luis Aldasoro Guridiren jabetzakoa.
San Martin de Tours eliza nagusia
XV. eta XVI. medeetan eraikia.
San Bartolome baseliza
Zegamako lehen parrokia San Bartolome baselizan zegoen, gaur egun hilerria bezala erabiltzen da.
Otzaurteko Andra Mari Baseliza
Eraikuntza berria da. Zumaiako Beobide eskultorearen taila bat du. Baselizaren atzekaldean, inguruko beste zenbait lekutatik ekarritako harri diskoidalak jarri dira.
San Adriango Baseliza
San Adriango tunelaren barruan dago, itsasgaineko 1030 metrora gutxi gora behera.
Gurutze Santuko Ermita
Ezin dezakegu ahaztu Aizkorri mendiak duen garrantzia, bertan Santa Kruz baseliza dago, bista izugarriak dira handik ikusten direnak.
San Adriango tunela
San Adriango haitzuloa, haizeleku eta babesa, Santiago Bide eta Erregebideko Ibiltari erromes, artzain, zaldun, mikelete eta estraperloko garraiolari, mendigoizale eta maratoilari, herriko eta auzoko, hurbileko eta urruneko, ibiltari guztien mendez-mendeko begi erne, pasabide, haizeleku eta babes.
Sancti Spiritu
Ohiturak bere jatorria tenplariekin batzen du, dagoen lekua kontuan hartzen bada, ez da harritzekoa hori pentsatzea.
Elurretako Gure Ama
Iruetxetako ama bezala ere ezaguna da Iruetxeta auzoan aurkitzen delako.
San Pedro Baseliza
Haranetik gertu aurkitzen da hau, nahiz eta eraikuntza oso xumea izan, Gipuzkoako eskualdean erromatar garaiko oroimenik garrantzitsuena aurkitzen da bertan.