Zegama, Aizkorri-Aratza Parke Naturalaren magalean kokatuta dago, Aizkorri, Gipuzkoa eta Arabako Lurralde Historikoen arteko mugarri bilakatzen da eta aldi berean Nafarroarekin ere muga egiten du,(zehaztuz, Iparraldean Zerain eta Segurarekin, ekialdean Segura eta Idiazabalekin, mendebaldean Legazpirekin eta hegoaldean Asparrena eta Zalduendorekin). Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa deritzon naturagune pribilejiatua kontutan hartzen badugu. Zegama 296m-ko garaieran dago kokatua eta 35 Km2 azalera du, egun 1.500 biztanle inguru ditu.

Ekonomi jarduera nagusiak industrian daude, artzantza eta nekazal iharduerak ere neurri batean mantentzen direlarik. Zegamatik, Donostia, Gasteiz eta Iruñera distantzia bera dagoela esan dezakegu.

Aizkorriko mendikatea Zegamako barrutian daude Aizkorri mendikatea, bertako gailurrik garaienak (Aitxuri) 1551 m. ditu, eta baita Oria ibaia ere. Zegama bailararen haseran dago, bertatik Oria ibaia garbia bezain garden dihoalarik; ingurunea aitortu den bezala menditsua da eta hein berean kutsatu gabea, pakea, lasaitasuna, ixiltasuna, garbitasuna, natura... bertan gozatu daitezkeelarik, guzti hau eskualdeko gune industriala den Beasain, Ordizia eta Lazkaotik 12 km-ra dago. Industrian lan egiten duten zegamar gehienek, Zegamako enpresaz gain, industri herri hauetan dute ogibidea.

Aizkorri Mendilerroak bere begietan duen paregabeko inguruneak kantauri mediterranear isurialdeak bereizten ditu, berau, herri honek laurogeiko hamarkadan jasan duen desindustrializazioaren lekuko izan delarik. 

Klima

Zegamak, kauntauri ekialdeko klima du. Bere batazbesteko tenperatura 12° C ingurukoa da, neguan Aizkorri mendikatean elurteak ematen direnean, tenperaturak beheraka nabarmen egiten duelarik. Euri egunak, gutxi gora behera urtearen erdira iristen dira eta udazkeneko haizea ere aipagarria da.