Jai egun berezia da Zegaman, Arantzazuko Peregrinazioa egiten da.
Igande goizez, zegamarrak mendiz Arantzazura abiatzen dira oinez. Igande eguerdian, Arantzazura iritsi aurretik Harri urdin deritzon lekuan biltzen dira herritar guztiak eta bertan bazkaria egiten dute. Udalak banatzen ditu otartekoa, edaria, kafea eta pattarra. Arratsalde aldera bideari ekinez Arantzazura iristen dira mendizaleak. Astelehenean, erromesak Arantzazun meza nagusia entzuten dute eta Arantzazun bertan bazkaldu ondoren, batzuk autobusez eta beste batzuk mendiz Zegamara itzultzen dira. Mendiz datozenak San Bartolome ermitara iristean, ermita honetatik eliza nagusiraino Arantzazuko ama prozesioan jaisten dute eta elizan otoitzaldi bat egiten dute. Jaiari lagunarteko afari bat eginez ematen zaio bukaera.