Apirileko lehenengo igandean ospatzen da.
Apiterapia eta eztiari buruzko hitzaldiak izaten dira aste horretan zehar. Egunean bertan eztiz eginiko pastelen erakusketa egiten da eta ondoren jendearen artean banatzen dira doan. Gipuzkoako Gozogileen Elkarteak babestutako gozogintza erakusketa izaten da. Bertako produktoen erakusketa eta salmenta ere izaten da. Eguneko ekitaldi garrantzitsuena Gipuzkoako ezti lehiaketa izaten da hiru modalitateetan: milalore eztia, ezti argia eta ezti iluna. Lehiaketaren ostean, Gipuzkoako zenbait erlezain omentzen dira. Jarraian, bazkaria izaten da Ostatu jatetxean eta arratsaldez bertso jaialdia polikiroldegian Kasinoa elkarteak antolatuta Udalaren laguntzarekin. Festa hau Gipuzkoako Erlezain Elkartearekin lankidetzan antolatzen da.