Zegamako nerabe talde batek Feel My Way Kooperatibak Euskal Herreko 14-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta antolaturiko lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa birtuala izango da.
Garapen iraunkorreko helburuak gazteengana geroz eta gehiago gerturatzen ari dira eta orain Zuk Zeuk Lehiaketaren bitartez Euskal Herriko eragile ezberdinekin batera, gai hauek aktiboki landuko dituzte nerabe hauek.
Bele Gazte Gaztelekuko erabiltzaile diren 11 nerabek parte hartuko dute: June Ormazabal, Nora Etxezarreta, Naroa Otero, Malen Otaegi, Nahia Jimenez, Aimar Arrondo, Lorea Agirre, Irantzu Urbizu, Eider Matias, Nahia Gomez eta Maialen Errasti.Guztira Euskal Herriko 865 gaztek parte hartuko dute, 54 talde orotara. Zegamarrek BELEKOIAK izena jarri dioten taldeari eta taldearen lema "belekoiak xoxoei kolore guztiak ostu dizkieu" izango da.
Lehiaketan landuko dituzten gaiak bost izango dira: elkartasuna, elikadura eta kontsumo jasangarria, mugikortasuna, bizitzarako gaitasunak eta etorkizuna lantzen.
Lehiaketa gaur, urtarrilak 18 hasiko da eta ligak martxoaren 11 arte iraungo du. Denbora tarte honetan, taldekideek, mota ezberdinetako 148 ekintza izango dituzte aukeran garatzeko, ahalik eta puntutazio handiena lortuz. Finalera sailkatuz gero, fase hau martxoaren 22tik 25era gauzatuko da.
Sariei dagokionez, 31.350€ banatuko dituzte sarietan. Sariak bidaietan erabiltzeko deskontuak izango dira.
Animo eta zorte on BELEKOIAK!!!!