Zibersegurtasunerako sentsibilizaziorako bi saio antolatuko dira otsailean Zegaman; bata nerabeentzat eta bestea hauen gurasoentzat. Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.

Gaztelekuko nerabeen gurasoei zuzenduta zibersegustasunerako sentsibilizazio saio bat antolatu da,; SEGURTASUNA INTERNETEN. Saioa otsailaren 22an, asteazkena, iluntzeko 18:00etatik 20:00etara eta euskaraz izango da. Nerabeei zuzenduta ere, otsailaren 10ean, ostirala, 17:00etatik 19:00etara ZIBERBULLYING, GENERO ZIBERINDARKERIA ETA INTERNET BIDEZKO BESTE INDARKERI MOTEI buruzko saioa egingo da.

Gurasoek saioan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea liburutegia@zegama.eus helbidera idatziz. Izen emateko epemuga otsailak 16a izango da. Izen ematearen arabera zehaztuko da saioa egingo den tokia. Nerabeek gaztelekuan eman beharko dute aldiz izena saioan parte hartu ahal izateko.

Dokumentuak