BELE GAZTE GAZTELEKUAN EKIMEN BERRITZAILE bat aurrera eramango dute datozen astetan. Ostiral honetan, martxoak 18, adin taldeka bilduko dira gaztelekuan, nerabeei proiektua esplikatu asmoz. Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.
Honakoak dira jardunaldien helburu nagusiak:
- Zegamako gazteak feminismora hurbiltzen hastea.
- Indarkeria matxistaren inguruko kontzientzia sortzea.
- Gazteak herrian eraldaketarako subjektu bilakatzen hastea.
- Feminismoa herriko nerabeen problematiketetatik lantzea.
- Feminismoa eta aisialdia uztartzea.