Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN. NOLA EZARRI ERA ASERTIBO BATEAN” hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an, asteartea, 17:30etatik 19:00etara izango da Leyre Cano trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da (lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da). Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 18 aurretik  (plaza mugatuak). Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.

Dokumentuak