Sexualitatearen gaia landuko da eragile desberdinekin. Oraingoan nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da (11-18 urte bitarteko seme alabak dituzten familiko gurasoei). Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.

HELBURU ZEHATZAK:

  1. Sexualitateak nerabezaroan dituen ezaugarriei buruzko oinarrizko formazioa eskaintzea.
  2. Familiek duten sexualitate ereduei buruzko hausnarketa bultzatzea.
  3. Nerabeen hezkuntza prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak aztertzea.
  4. Gurasoak sexualitate eremuko heziketa lanetan ahalduntzea.
  5. Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abar beste familiekin partekatzeko espazio bat eskaintzea.

LANDUKO DIREN EDUKIAK:

  1. Aldaketak: fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak.
  2. Harremanak: lagunak, bikoteak eta sexu-praktikak.
  3. Testuingurua: informazio-iturriak eta sexualitateari buruzko arau sozialak.