Larunbat honetan, maiatzak 11, maratoi txikiko ibilbidea egitera joango dira gaztelekutik. Maiatzaren 26an, Junior Trail lasterketan, Bele Gazte Gaztelekuko nerabeak izango dira bolondres lasterketa honen antolakuntzan eta bakoitzak izango dituen zereginak ikasiko dituzte ibilbidea egitean. Arratsaldeko 15:30etan izango dute hitzordua Zegamako plazan ibilbidea egiten hasteko.