0-11 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako “Haurren eta pantailen arteko harremana ulertzen” hitzaldia antolatuko da, Aitxuri Guraso Elkarteko eskaerari erantzunez, Zegamako Udaleko Gazteria Sailaren eskutik. AZAROAREN 24ean izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Informazio gehiago albistea klikatuta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimen berria jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Horrela, Zegamako udaleko gazteria suspertzailea Aitxuri Herri Eskolako Guraso Elkartearekin harremanetan jarri zen egitasmo honen berri emateko. Gai desberdinetako hitzaldiak antolatzeko eskaera egin zuen Guraso Elkarteak eta momentuz Zegamako herriari hitzaldi hauetako bat egokitu zaio.
-HITZALDIA: HAURREN ETA PANTAILEN ARTEKO HARREMANA ULERTZEN (hitzaldia euskaraz izango da).
-NORENTZAT: 0-11 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
-HIZLARIA: RAKEL GAMITO.
-EGUNA: 2021eko AZAROAK 24, datorren asteazkena.
-ORDUA: 17:00etatik 18:30etara.
-LEKUA: izena ematen duten guraso kopuruaren arabera zehaztuko da (izena ematen dutenei jakinaraziko zaie).
Parte hartu nahi duenak izena ematea ezinbestekoa izango da. Izena emateko idatzi liburutegia@zegama.eus helbidera AZAROAK 22 baino lehen.