Maiatzaren 3an eman zaio Egunean Behin Lehiaketako 7. denboraldiari hasiera. Galdera-erantzunen euskarazko joko hau maiatzaren 3an hasi eta uztailaren 11 arte egongo da martxan denboraldi honetan. Bele Gazte Gaztelekuko nerabeek taldea osatu dute eta astero sariak banatuko dira irabazleen artean.
Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da "Egunean Behin". Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto.
Sariez haratago, gaztelekuko nerabeen arteko lagunartean biziko den lehia eta giro ona gailenduko dira aste hauetan zehar.
Taldean sartu nahi duen Zegamako nerabe orok, whatsappez bidalitako estekan klikatu beharko du eta taldean sartuko da automatikoki.
Animatu eta parte hartu!!!!