
GOZOGINTZA GAZTELEKUAN
Larunbat honetan, urtarrilak 28, sukaldaritzan arituko dira nerabeak gaztelekuan; san blas opilak, krep-ak, mousseak... egingo dituzte epelean.
Larunbat honetan, urtarrilak 28, sukaldaritzan arituko dira nerabeak gaztelekuan; san blas opilak, krep-ak, mousseak... egingo dituzte epelean.
Larunbat honetan, urtarrilak 21, futbolin eta ping-pong txapelketak izango dituzte gaztelekuan arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Hilabete hauetan zehar larunbatetan gaztelekuan egingo dituzten ekintzak adostu dituzte nerabeek. Programazio guztia ikusteko klikatu albistearen gainean.
Abenduaren 26tik 30era ekintza ugari egingo dituzte nerabeek Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan.
Informazio gehiagorako klikatu albistean.
Abenduaren 17an arratsaldeko 17:00etan, larunbata, gabon kutsuko pelikula bat ikusiko dute nerabeek gaztelekuan. Litxarkeriak ere izango dituzte.
Ostiralean, abenduak 16, gabonetako apaingarriak egingo dituzte gaztelekuan eta kultur etxea apainduko dute gabon giroan murgilduz.
Larunbat honetan, abenduak 10, harrapaketa jolas erraldoiean arituko dira gaztelekuan arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Euskararen Eguna dela eta, Mihiluze lehiaketa egingo dute gaztelekuan larunbat honetan, abenduak 3. Arratsaldeko 17:30tan hasiko da bikoteka egin beharko duten lehiaketa.
Ostiral honetan, abenduak 2, arratsaldeko 18:30etan, argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute gaztelekuan. 12 argazki politenekin 2023ko egutegia egingo da.
Larunbatean, azaroak 26, txurroak eta txokolatea egingo dituzte nerabeek gaztelekuan arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Ostiral honetan, azaroak 25, bilera egingo dute nerabeek gaztelekuan gabonetako ekintzak adosteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “ARAUAK ETA MUGAK FAMILIAN. NOLA EZARRI ERA ASERTIBO BATEAN” hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an, asteartea, 17:30etatik 19:00etara izango da Leyre Cano trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da (lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da). Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 18 aurretik (plaza mugatuak).
Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.