2023-03-11

FUTBITO TXAPELKETA

Larunbat honetan, martxoak 11, arratsaldeko 17:00etan hasita, futbito txapelketa egingo dute eskolako patioan gaztelekuko nerabeek.


2023-03-10

PROGRAMAZIO BILERA GAZTELEKUAN

Ostiral honetan, martxoak 10, Aste Santuko oporretan eta apirila eta ekaina bitartean nerabeek egin nahi dituzten ekintzak proposatzeko hitzordua izango dute gaztelekuan.



2023-02-25

MIHILUZE. II. EDIZIOA

Larunbat honetan, otsailak 25, Mihiluze Lehiaketako II. edizioa egingo dute Bele Gazte Gaztelekuan nerabeek arratsaldeko 17:30etatik aurrera.



2023-03-03

TREBAGazteak saioa Zegaman. EMOZIOEN KUDEAKETA

TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako  gazteentzako prestakuntza-eskaintza da.

Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ EMOZIOEN KUDEAKETA".

Martxoaren 3an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara izango da Anduetza Parketxean, Jone Zalduegi trebatzailearen eskutik. 

Izena emateko, liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da (plaza mugatuak) otsailaren 28 aurretik.


2023-02-11

JUST DANCE ETA KARAOKEA

Larunbat honetan, otsailak 11, just dance eta karaokea egingo dituzte nerabeek gaztelekuan.



2023-02-04

SANTA AGEDA ESKEA

Larunbat honetan, otsailak 4, Santa Ageda eskea egingo da Zegaman eta gaztelekuko nerabeek ere eskean parte hartuko dute.



2023-01-28

GOZOGINTZA GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, urtarrilak 28, sukaldaritzan arituko dira nerabeak gaztelekuan; san blas opilak, krep-ak, mousseak... egingo dituzte epelean.


Denera 16 orrialde