2021-02-15

BELEKOIAK TALDEA ZUK ZEUK LEHIAKETAKO EGUN TEMATIKOAREN LEHIAKETAKO IRABAZLE

Zegamako Bele Gazte Gaztelekuko nerabe talde bat, Zuk Zeuk Lehiaketan parte hartzen ari da urtarrila eta martxoa bitartean. 

Pasa den astean, lehiaketa honetako egun tematikoko ekintza bat egin behar izan dute eta talde guztien artean zegamarrak izan dira garaile, Belekoiak taldea!!!!

Parte hartzaileek azken urteko gertakarien inguruan mozorrotu eta bideo muntai bat egin dute. Lan bikaina!


2021-02-12

PIZZAK EGITEA GAZTELEKUAN

Otsailak 12 eta 13an, ostirala eta larunbata, nerabeek pizzak egiteko aukera izango dute gaztelekuan.

Izena ematea derrigorrezkoa izango da eta honetarako ohikoa den moduan, drive bidez partekatutako zerrendan egin beharko da.

Segurtasun neurri guztiekin burutuko da ekintza hau.


2021-02-05

BINGOA GAZTELEKUAN

Otsailak 5 eta 6an, bingo jolasa egingo dute gaztelekuan nerabeek.

Talde guztietan egongo dira sariak!!!

Izena eman beharko da, betiko moduan, drive bidez partekatutako orrian.





2021-01-15

GAZTELEKUAN BALORAZIO ETA PROGRAMAZIO SAIOA NERABEEKIN

Tantaka tantaka bagoaz gaztelekuan egoera berrira moldatzen. 

Orain arte egindakoari errepaso bat egiteko garaia heldu da eta hemendik aurrerakoa programatzekoa.

Denon artean eta denon iritziak kontutan hartuta eraikiko dugu.


2021-01-04

MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA ZEGAMAN

Urte berria hastearekin bat, Maite Franko ipuin kontalaria izango da Zegaman.

Bi saio egingo dira, bata 16:30etan eta bestea 17:30etan. Bi saioetarako izen ematea eginda dago eta txandak beteta daude.

Saioaren informazio gehiago beheko dokumentuan duzue.





2020-12-18

JOLAS EZBERDINAK GAZTELEKUAN

Abenduaren 18 eta 19ko asteburuan jolas desberdinak egingo dituzte nerabeek gaztelekuan: karta jolasak, mimika jolasak, abestiak asmatzea...


Denera 16 orrialde