GAZTELEKUA MARTXAN
Urriaren 23tik aurrera Bele Gazte Gaztelekua martxan jarriko da berriro ere ostiraletan eta larunbatetan.
Urriaren 23tik aurrera Bele Gazte Gaztelekua martxan jarriko da berriro ere ostiraletan eta larunbatetan.
TREBA Gazteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Udalek elkarlanean antolatutako doako gazteentzako prestakuntza-eskaintza da.
Zegaman 18-30 urte bitarteko gazteentzat tailerra eskeiniko da. “ Zeure burua ulertzen ikasi! Auto-ezagutza eta onarpen pertsonala, osasun mentalerako giltza”. Urriaren 22an, 17:30etatik 20:30etara Kultur Etxean izango da, Ainhoa Urretagoiena irakaslearen eskutik.
Izena emateko ondorengo estekaren bidez egin beharko da urriaren 15 aurretik (plaza mugatuak): https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/osasun-mentala-zegama

Larunbat honetan, urriak 9, nerabeak taldeka elkartuko dira gaztelekuan ikasturte berri hau denen artean antolatzeko.
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Urriaren 9an emango diote Bele Gazte Gaztelekuan hasiera ikasturte berriari.
Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken bi astetan eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 12rarte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
MEDIDAS Y PROTOCOLOS DE PREVENCIÓN Y CONTROL DEL COVID-19 POR PARTE DEL AYUNTAMIENTO DE ZEGAMA PARA LA REALIZACIÓN DE LAS ACTIVIDADES DE OCIO EDUCATIVO INFANTIL Y JUVENIL.
Dokumentazio guztia hemen kontsultatu dezakezue (klikatu albistearen izenburuan).
Podéis consultar aquí toda la documentación (haz clic en el título de la noticia).
Udako oporrak gero eta gertuago daudela eta, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan izango dute zereginik nerabeek udara honetan.
Asteburu honetan, gaztelekuan, udan egingo den programazioaren xehetasunak emango zaizkie nerabeei eta izen emateko baldintzen berri jakinaraziko zaie.
Horretarako, nerabeek ostiral eta larunbat honetan, ekainak 4 eta 5, gaztelekutik pasa beharko dute informazioa jaso ahal izateko.