2024-06-08

JOLAS TAILER IBILTARIAK GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, ekainak 8, jolas tailer ibiltariak antolatu dituzte gaztelekuan. Herriko txoko desberdinetan froga eta jolas ugari egingo dituzte nerabeek.


2024-05-31

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 8 arte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken astean eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 8 arte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.



2024-05-18

BOLOTAN JOLASEAN HERRIKO TALDEAREKIN

Larunbat honetan, maiatzak 18, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira gaztelekuko nerabeak Txarapeko bolalekuan. Bolotan ibiltzen diren herritarrek erakutsiko dizkiete nerabeei joku honen nondik norakoak. Bolotan ibiltzeaz gain, tokan ibiltzeko aukera ere izango dute bertaratuek.



2024-05-11

MARATOI TXIKIKO IBILBIDEA EGITEA

Larunbat honetan, maiatzak 11, maratoi txikiko ibilbidea egitera joango dira gaztelekutik. 

Maiatzaren 26an, Junior Trail lasterketan, Bele Gazte Gaztelekuko nerabeak izango dira bolondres lasterketa honen antolakuntzan eta bakoitzak izango dituen zereginak ikasiko dituzte ibilbidea egitean.

Arratsaldeko 15:30etan izango dute hitzordua Zegamako plazan ibilbidea egiten hasteko. 



2024-04-27

ESCAPE ROOM GAZTELEKUAN

Larunbat honetan, apirilak 27, escpe room-a antolatu dute nerabeentzat gaztelekuan. Taldeek bakoitzari dagokion ordutegian etorri beharko dute gaztelekura froga egitera.


2024-04-26

OLABERRIA AUZOKO FESTETAKO HAUR JOLASAK ANTOLATZEKO BILERA

Datorren maiatzaren 4an, larunbata, Olaberria auzoko festak ospatuko dira. Bertan egingo diren haur jolasak, gaztelekuko nerabeek antolatuko dituzte eta honi buruz hitz egiteko eta antolatzeko bilera egingo da apirilaren 26an, ostirala, 18:45etan gaztelekuan. 

2006-2007-2008- eta 2009an jaiotakoak daude gonbidatuta bilera honetara.


2024-05-07

TREBAGurasoak. HARREMAN OSASUNTSUAK LAGUN ARTEAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “HARREMAN OSASAUNTSUAK LAGUN ARTEAN” hitzaldia antolatuko da. Maiatzaren 7an, asteartea, 18:15etatik 19:45etara Gaztelekuan izango da Nerea Mendizabal trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 6 aurretik.

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.



Denera 16 orrialde