Zegamako Udalak, 2021eko urtarrilaren 26ko bilkuran Udalbatzarrak adostutakoaren arabera, “Zegamako baserrietako etxebizitza ezarpeneko ordenantza erregulatzailea”  onartzeko izapideei hasiera eman die.

Horrenbestez, guztion administrazio-prozedura arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan adierazitakoa ikusirik, eta zehazki 133.4 artikuluko bigarren atalak adierazitakoa jarraituz, egitasmoa udaleko web gunean argitara ematen da, 15 eguneko entzunaldi epe bat irekiz.

Horren helburua, eragindako herritarrei entzunaldia ematea eta beste pertsona edo erakundeen ekarpen gehigarriak lortzea da.

Eragindakoek beraien ekarpenak honako helbidean aurkeztu ahal izango dituzte: udala@zegama.eus

Zegaman, 2021eko otsailaren 2a.-Alkateak.

Dokumentuak