Eusko Jaurlaritzatik, Osasun sailburuaren 2020ko apirilaren 14ko Agindua eman da, zeinaren bidez ezartzen baitira nekazaritzako eta abeltzaintzako elikagai eta produktuen zuzeneko salmentako merkatu eta azoka tradizionalen (normalean, asterokoak) baldintza sanitarioak eta arautzen baita EAEko zenbait udalerritan denda-ibilgailuak baliatuz saltoki ibiltariek gauzatzen duten jarduera.

Horren arabera, Zegamako asteroko azoka maiatzaren 7tik aurrera berriz ere egiten hasteko aurreikuspena dago, eta ondorio horietarako, 2020ko maiatzaren 6ko Alkatetza ebazpena eman da, bertan bete beharreko baldintza sanitarioak jasoz.

Dokumentuak