Zegamako Udalak jakitera ematen duenez, Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99tik 103 artikuluetara eta 1995ko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudian ezarritakoaren arabera, Udal Osoko Bilkurari dagokio Udalerri honetako Bake-Epaile titular eta ordezkoa izendatzea.

Ediktu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik (2017ko irailaren 13ko 175. alean argitaratua)  hilabete bateko epea zabaltzen da interesa dutenek eta legeak jarritako baldintzak betetzen dituztenek, idatziz Alkatetza honi eska dezaioten.

Udaletxeko idazkaritzan espededientea aztertu daiteke eta beste datuen berri ere jaso, hala nola, baldintzak, karguaren iraupena, ordainsariak, etab.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik (2017ko urriaren 16an ezartzen da), Osoko Bilkurak eskatu dutenen artean, Bake-Epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, beti ere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte, eskaerarik ez balego, Korporazioaren Osoko Bilkurak modu askean aukeratuko ditu prozeduraren baldintza berdinekin eta Lehen Instantzietako Epaileari jakinaraziko dio erabakia.

Guztiek jakin dezaten adierazten da.

 

Dokumentuak