Irailaren 23an, iluntzeko 21:00etan egingo da laguntzaileen afaria Aitxuri Herri Eskolako gimnasioan.
Iraila iritsi zaigu eta azken urteotan ohitura bilakatu zaigun Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, Kilometro Bertikala eta Junior Traila posible egiten dugun guztiok, afari bat eginez, elkartzeko garaia da eta bide batez, 2016ko edizio arrakastatsuaren ospaketa egin eta 2017ko ediziorako indar berritze bat egiteko eguna.
Irailaren 23an egingo dugun afariaren helburuetako bat, elkarrekin tertuli eder bat egiteaz gain, Zegama munduan kokatzen duen eta hain arrakastatsuak bihurtu zaizkigun Kilometro Bertikala eta Maratoiaren "errudun" sentitzea da eta agian iritsi ez zaizkigun laudorio eta esker oneko hitzak elkarbanatzea. Bestalde, aurten, protagonista zuzenen iritziak entzuteko aukera izango dugu: korrikalariak, bolondresak...
IRAILAREN 23an, ostirala, gaueko 21:00etan Herri Eskolako Gimnasioan elkartuko gara. Afarian parte hartzeko asmorik baduzu deitu udaletxera irailaren 21 aurretik (943801115) edota kultura@zegama.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Beheko estekan, laguntzaileen zerrenda zintzilikatuta dago. Inor faltako balitz abixatu mesedez.
/fitxategiak/irudiak/ckfinder/files/2016ko%20ZEGAMA-AIZKORRI%20LAGUNTZAILEEN%20ZERRENDA(4).docx