Martxoaren 1etik 31ra zabalik dago Salto! udalekuetan izena emateko epea. 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek eman dezakete izena. Informazio gehiagorako klikatu albistean.

Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau.

Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

SALTO! udalekuak BIDEOA

https://labur.eus/VWiTd

Dokumentuak