Zegamako Udaleko Gazteria Sailak egitasmo interesgarri bat antolatu du. Datorren martxoaren 12an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan (Ugarte Zelai 10), “Nerabeen garrasia, osasun mentala aldaketa garaian” liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo da Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalekin. Heldu eta nerabeei zuzendutako saioa izango da.

2023an argitaratu berri dute “Nerabeen garrasia” liburua Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek.

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Zergatik geratzen dira hainbeste nerabe eta gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin.

Izen emate epea irekita dago martxoak 11 arte: liburutegia@zegama.eus helbidera idatzita.

Dokumentuak