Otsailaren 4ean, astelehenez, Santa Ageda Bezpera ospatuko da Zegaman. Eguerdiko 14:30etatik 16:00etara Aitxuri Herri Eskolako ikasle eta irakasleak ibiliko dira kantuan eta iluntzeko 18:30etan herritarrak kaleak Santa Ageda doinuekin alaituz.
Otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura dugu. Zegaman ere ohitura honek bizirik dirau gure arbasoek aurreko arbasoen ohiturak maite eta bizi izan zituztelako eta gure ardura da beraz gure oinordekoei gure kulturaren altxor hau ere helaraztea.
Gauzak horrela, otsailaren 4ean, arratsaldeko 18:30etan hasiko da kantu eskea zinea egon zen ondoko parketik eta herriko kaleetan zehar egingo da kantu eskea. Santa eskea amaitutakoan, mokadutxo bat egingo da Kasino Elkartean parte hartzaileen artean ospaketari amaiera emateko.