Zegamako Udal Liburutegia irekita egongo da ekainaren 2tik aurrera.
Liburutegi zerbitzua itxita egon da COVID-19 dela eta. Astearte honetatik aurrera, ekainaren 2an berriro jarriko da martxan zerbitzua. Hala ere erabiltzaileek kontutan zenbait puntu izan beharko dituzte; soilik maileguak eta itzulketak egiteko aukera izango da eta joan aurretik liburu eskaera telefonoz (943 802137) edo e-mailez (liburutegia@zegama.eus) egitea gomendatzen da. Harrera, liburutegiko sarreran egingo da eta itzultzeko liburua bertan jarriko den kaxan utzi beharko da.
Bestalde, liburutegia irekita egongo da astelehenetik ostiralera 16:30etatik 18:30etara. Gogoratu, sartzeko beharrezkoa izango dela musukoa jaztea eta eskuak hidrogelaz garbitzea.
Gainontzeko liburutegiko espazioak (liburuen kontsulta, ordenagailuak, mahaiak…) itxita egongo dira. Faseak aldatzen doazen eran, zerbitzua ere egokitzen joango da.