Urriak 27 eta 28an, ostirala eta larunbata, ospatuko da Zegaman IV. Cava Festa. Bost upategitako zortzi cava dastatu ahal izando dira.
Zegamako Elkarteek eta Zegamako Udalak elkarlanean antolatutako IV. Cava Festa izango da aurtengoa.Zetgama Kataluniako Sant Sandurni d´Anoia herriarekin anaituta dago eta ekitaldi honen helburua kalitatezko cavak ezagutzera ematea da. Beste xede bat goierritarren arteko harremana eta herri ekimena sendotzea da.
Aurtengoan bost upategi desberdinetako zortzi cava dastatzeko aukera izango da. Bost upategi hauetako lau Sant Sadurni d´Anoiakoak dira eta bat Nafarroako Mendabia herrikoa:
-Oliver Viticultors etxeko Oliver Viticultors Brut Nature eta Sadurní Oliver Reserva Barrica 2013 Brut Nature.
-Llopart etxeko Llopart Brut Nature Reserva eta Llopart Brut Rosé.
-Blancher etxeko Capdevilla Pujol Reserva Nature eta Gran Reserva Nature.
-Raventos etxeko Raventos i Blanc L´hereu.
-Mainegros etxeko Gran Suberbiola Brut Nature (Mendavia).
Zegamara aipatutako upategi guztietako adituak etorriko dira eta guztien artean hainbat tailer eskeiniko dituzte, hala nola, eskuzko "deguelle"a nola egiten den, Caven arteko desberdintasunez ohartzeko Cava kata bat, eta Cavaren sorrerari buruzko historia ere azalduko digute.
Cava guzti hauek bai botilaka eta baita kopaka erosteko aukera izango da. Cavaz gain, kalitate goreneko jakiak izango dira errazioetan erosgai. Guztia tiket-ekin ordaindu beharko da.
Ilusio handiz antolatutako festa izan da, Zegamako elkarteen laguntzarekin (Amezti Elkartea, Tartalo Elkartea, Karraztarro Ehiz Elkartea, Orkatz Abesbatza, Gazte Herexa, Jubilatuen Elkartea, Elkartu Nahi Txirrindulari Elkartea, Kasino Elkartea eta Zegamako Udala).
Ohiko lineako autobus zerbitzua erabili ahal izango da Zegamara gerturatzeko eta gauean autobus zerbitzua egongo da Beasaina itzultzeko (gauerdian eta 01:55ean aterako dira Zegamatik).
Cava freskoa dastau nahi duen oro gonbidatuta dago Zegamara! Etorri eta topa!