2017ko abenduaren 5eko Alkate­tza­ren Ebazpenaren bidez, 2017rako Zegamako Udaleko Lan Eskain­tza Publikoan barneratutako “herri baliabide, pertsonala eta kontuen administrariaren” plaza horni­tzeko hautaketa prozesuari buruzko deialdia egin da, ondoren zehazten diren zehaztapenen arabera:

— Izena: Herri baliabide, pertsonala eta kontuen administraria

.— Dotazioa: 1.

— Izaera: Fun­tzionarioa.

— Taldea: C 1.

— Eskala: Administrazio Orokorra.

— Azpieskala: Administraria.

— Titulazioa: Batxillergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera hauen baliokide diren titulazioak.

— Hizkun­tza eskakizuna: 3, 2017-05-09 derrigortasun datarekin.

— Maila: D.O. 18.

— Dedikazioa: Osoa.

Zentzu horretan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2018ko urtarrilaren 2ko 1. alean, deialdiaren oinarriak argitaratu dira.

Era berean, 2018ko martxoaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, Ebazpenaren iragarkia argitaratu da, horren arabera, eskaerak aurkezteko epea irekiz. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2018ko apirilaren 3a izango da.

 

Dokumentuak