Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Zegaman hainbat ekitaldi antolatu dira egun hau dela eta.
Hona hemen egitarau zehatza:
MARTXOAK 5, OSTEGUNA
19:00etan, EMAKUMEA ETA KIROLAri buruz, mahaingurua, kultura-etxean. Partaideak: Ruth Kaiero, Kirol Jarduera eta Kirol Fakultateko irakaslea , Voleiboleko entrenatzailea eta soka-tirako jokalaria.
Maider Mendizabal, Kirol Jarduera Fisikoaren Zientzietan Lizentziatua eta Palako nazioarteko jokalaria.
Rosa Lasagabaster, mendi maratoietako korrikalaria.
Moderatzailea: Alicia Figueroa, saski-baloiko jokalari profesional-ohia eta Gipuzkoako Kirol Federazioko Zuzendari Teknikoa.
MARTXOAK 8, IGANDEA: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA.
13:00etan: Elkarretaratzea “ Emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu” lelopean udaletxe aurreko plazan.
MARTXOAK 16, ASTELEHENA
19:00etan, kultura-etxean, Hitzaldia-gazteleraz-: “ DEPRESIOA ETA ERREKUPERAZIOA. DEPRESIOARI IKUSPEGI SOZIOKULTURAL ETA FEMINISTATIK GAINBEGIRADA. Hizlaria: Maria Zapata antropologoa.
MARTXOAK 17,ASTEARTEA
18:30etan kultura-etxean hitzaldia:,” FRANKISMO GARAIKO HUTSUNEETAN ARAKATUZ: EROETXETAN SARTUTAKO EMAKUMEEN ISTORIAK“.
Hizlaria: Itxaso Martin, Antropologian doktorea.