Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi nahi du Betirako programa abian jarri dela, Gobernu honek COVID-19k eragindako edo larriagotutako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia-egoeretarako gaitu duen funtsaren barruan, Inor Atzean Utzi Gabe izenekoa.

Betirako doako laguntza eta arreta psikologikoko programa bat da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten pertsona baten galera jasan dutenei zuzendua.

Betirako 900 908 744 doako telefonoaren eta www.betirako.org webgunearen bidez sar daiteke.