Otsailaren 15ean arratsaldeko 18:00etan, “AZKEN GALDERA AMARI” liburuaren aurkezpena egingo du Manex Beristainek. Haurrekin heriotzaren gaia eta dolua lantzea helburu duen liburua da hau. Heldu nahiz haurrentzat zuzendutako saioa (30-40 minutu). Haurrak badatoz, gurasoekin etortzea komeni da. Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.
EGUNA: OTSAILAK 15, OSTEGUNA
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: ZEGAMAKO JABIER OTAEGI KULTUR ETXEA
HIZKUNTZA: euskaraz
IZEN EMATEA: Izen emate epea irekita otsailak 13 arte: liburutegia@zegama.eus helbidera idatzita edo astelehenetik ostiralera 16:30-18:30 ordutegian 943802137 telefonora deituta (liburutegia).