SASIETA MANKOMUNITATEA. EKAINAREN 22TIK AURRERA ERREFUSARENTZAKO ETA PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIEN SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA
COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.
Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.
Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.
Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.
Covid-19 coronabirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko, txikizkako merkataritza establezimendu, ostalarientzako eta enpresentzako udal diru-laguntzak emateko urjentziazko deialdia.
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.
UDAKO ESKAINTZA HAUR ETA NERABEENTZAT
Zegamako Udaleko haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzuak udako eskaintza jarri du martxan.
BETIRAKO Programa
LIBURUTEGIAREN IREKIERA
Zegamako Udal Liburutegia irekita egongo da ekainaren 2tik aurrera.
EPE ADMINISTRATIBOAK ETA OBRA-BAIMENAK
Jakinarazten da gaurtik, ekainak 1, epe administratiboak berriro hasi direla edo, hala badagokio, berrabiarazi direla, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera. |
Bestalde, maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduaren hirugarren artikuluko Zortzi. atalaren arabera, gogorarazten da eraikinetan esku hartzeko obrekin lotutako ekintzak maiatzaren 25etik baimentzen direla, betiere higiene-neurri egokiak eta gutxienez bi metroko distantzia bermatuta. |