2021-12-31

Zegamako bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia.

Zegamako Udalak jakitera ematen du Udalbatzari dagokiola udalerri honetako bake-epailea (titularra eta ordezkoa) izendatzea, honako lege eta araudietan ezarritakoarekin bat: Aginte Judizialaren Lege Organikoa, 99. artikulutik 103. artikulura bitarte; 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudia.      
Eskaerak Zegamako Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren erantsitako iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei laneguneko epean.Horren arabera, eskaerak aurkezteko epea 2022KO URTARRILAREN 31N amaitzen da.            





2021-11-04

V. XABIER AZURMENDI BEKA

Zegamako Udalak,  euskarazko ikerketa sustatzeko eta Xabier Azurmendi zegamar olerkari, euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du.

Ikerketa  esparrua:

Zegamako musikari eta musika adierazpen ezberdinak jasoko dituen ikerketa lana (musikariak, konpositoreak, bandak, abesbatzak, instrumentu tradizionalak…).

OINARRIAK




2021-07-13

LGTBIQ+ JARDUNALDIA ANDUETZA PARKETXEAN

18:30ETAN LGTBIQ+ JARDUNALDIA 18:30TAN ANDUETZA PARKETXEAN LIERNI ORTIZ ETA ANE CAVEROREN ESKUTIK.

ONDOREN 30 EMAKUME AHAZTEZINEN ERAKUSKETAREN INGURUAN  HERRIKO EMAKUME AHAZTEZINEN  PROPOSAMENAK JASOTZEA.





2021-06-16

2015-2020ko aldirako EAEko landa garapeneko Programaren Leader eremuko dirulaguntzak.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko apirilaren 20ko EBAZPENA eman da, 2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, 2015-2020ko aldirako EAEko landa garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.

Horren arabera, Zegamako Udalak, “Zegamako gizarte‐zerbitzuetako Eguneko Gunea handitu eta erreformatzeko” proiektua garatzeko, 60.492,35 euroko dirulaguntza jaso du, lanaren aurrekontua 125.309,67 eurokoa (BEZ barne) delarik.


Denera 17 orrialde