2019-2020 ikasturteko udal ikastaroetan izena emateko epea ireki da.
Hona hemen ikastaroetako xehetasun gehiago:
JUBILATU ETA PENTSIODUNENTZAT GIMNASIA
Izen-ematea: udaletxean irailaren 27 arte.
Ikastaroaren hasiera data: urriaren 1ean, 10:00etatik 11:00etara.
MANTENIMENDUKO GIMNASIA edo PILATES IKASTAROA (Joakin Elkororekin)
Izen-ematea: gimnasioan, ikastaroaren hasiera egunean bertan irakasleari eman behar zaio izena. Izen emateen arabera, beste urteetako kopuruetara heldu ezkero, hiru talde osatuko dira. Ikastaroaren hasiera irailaren 16an izango da.
Ordutegiak:
1)Astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.
2)Astearte eta ostegunetan 09:00etatik 10:00etara.
AIZKORRIRA BEGIRA MARTXAN, IBILALDI OSASUNTSU SAIOAK
Ostiralero Jubilatuen Elkartetik irtengo dira goizeko 10:00etan. Hasiera irailaren 13an emango zaio ekintza honi.
UDAL GIMNASIOKO ESKAINTZAK
Urrian zehaztuko dira.
Izen-emateak eta informazio gehiago: gimnasioan harrerako ordutegian: astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara. Astearte, ostegun eta ostiraletan 09:30etatik 11:00etara. Asteburuan 09:00etatik 13:00etara.
PINTURA ETA ESKULANETAKO IKASTAROA
Ikastaro hau Iñaxi Urreaga, Itziar de la Granja eta Maria Luisa Gorrotxategik emango dute.
Izen-ematea: udaletxean irailaren 16tik 27ra.
MARRAZKETA IKASTAROA HAURRENTZAT
Ikastaro hau Itziar de la Granjak emango du.
Izen-ematea: irailaren 16tik 27ra arte, udaletxean eta liburutegian, bertan eskaera orri bat bete beharko da.