2020-06-18

SASIETA MANKOMUNITATEA. EKAINAREN 22TIK AURRERA ERREFUSARENTZAKO ETA PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIEN SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.

Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.

Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.

Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.

 

http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/ekainaren-22tik-aurrera-errefusarentzako-eta-pixoihalentzako-edukiontzien-sarrailak-aktibatuko-dira-eta-txartela-beharko-da




2020-06-08

“Osasun alarmari buruzko irizpideak Ertzaintzan eta Udaltzaingoetan” 10 Berrikusketa (2020/06/08)”.

https://www.ertzaintza.eus/wps/portal/ertzaintza/!ut/p/z1/tVLLUsIwFP0WF1mWxL7rrljlMbJwmALNppO2aYm2SQmB6t8bYNRx5CEL7y7JObnnnHshhguIOdmyiigmOKn1OcFuGg37jjl1H4PAfnge2N7Q9dGh4Pw4IPI-AfgvfLs_NuN4MotCe3DvxSNzdHsVH52o8CJ_BjHEOVetWsKkYZXcOweIcSUJpwqggrZEKtJQrkRa0FS_UMmEBCgnOqI0F7IVO9pWAERytSE1K0iRWgCZKEWOa6Z0vevS5qyAiRVYJqHmrYEcyzRshHIjK23XIDRApZ_5Pi2CU6l-y8bnTc93_S7keumPMcRVLbLDEoQ8s_wKYklLKqnsbaS-XirVru8AAqjrul4lRFXTXi4agI5RlmKt4OInEibaqPfLqOVGX_PdMtrBmAvZaCXTK3Mc7m2cj1JLZS-rFQ71Hgg92zet8h8XoW3iOG586914LSfKyZyqSaOn8OYDhKoEhw!!/dz/d5/L0lDUmlTUSEhL3dHa0FKRnNBLzROV3FpQSEhL2V1/




2020-06-01

EPE ADMINISTRATIBOAK ETA OBRA-BAIMENAK

Jakinarazten da gaurtik, ekainak 1, epe administratiboak berriro hasi direla edo, hala badagokio, berrabiarazi direla, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera. 

Bestalde, maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduaren hirugarren artikuluko Zortzi. atalaren arabera, gogorarazten da eraikinetan esku hartzeko obrekin lotutako ekintzak maiatzaren 25etik baimentzen direla, betiere higiene-neurri egokiak eta gutxienez bi metroko distantzia bermatuta. 



2020-05-29

BIDEGORRIAN LANAK

2020/06/01 egunean, bidegorrietako zubien konponketa lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.

 

 

Bidegorria

Eremua

LUZERA

LANEN HASIERA

LANEN BUKAERA

ORDUTEGIA

I-3.10

Segura-Zegama

550 m

2020/06/01

2020/06/05

00:00 – 24:00

 





Denera 17 orrialde