2024-05-31

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 8 arte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken astean eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 8 arte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.


2024-05-02

HAUR ETA NERABEENTZAT UDAKO ESKAINTZA 2024

Ekaina eta uztailean udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu Udalak haurrentzat eta Bele Gazte Gaztelekuan nerabeentzat ere izango da zer eginik uda partean.

Haurren udalekuetan eta udako haur txokoan parte hartu ahal izateko izen ematea irekita egongo da maiatzaren 2tik maiatzaren 10ra.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean eta atxikita dagoen dokumentuan zehaztasun denak dituzue.



2024-05-07

TREBAGurasoak. HARREMAN OSASUNTSUAK LAGUN ARTEAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “HARREMAN OSASAUNTSUAK LAGUN ARTEAN” hitzaldia antolatuko da. Maiatzaren 7an, asteartea, 18:15etatik 19:45etara Gaztelekuan izango da Nerea Mendizabal trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 6 aurretik.

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.



2024-03-12

SOLASALDIA. NERABEEN GARRASIA, OSASUN MENTALA ALDAKETA GARAIAN

Zegamako Udaleko Gazteria Sailak egitasmo interesgarri bat antolatu du. Datorren martxoaren 12an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan (Ugarte Zelai 10), “Nerabeen garrasia, osasun mentala aldaketa garaian” liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo da Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalekin. Heldu eta nerabeei zuzendutako saioa izango da.


2024-02-15

"AZKEN GALDERA AMARI" LIBURUAREN AURKEZPENA

Otsailaren 15ean arratsaldeko 18:00etan, “AZKEN GALDERA AMARI” liburuaren aurkezpena egingo du Manex Beristainek. Haurrekin heriotzaren gaia eta dolua lantzea helburu duen liburua da hau. Heldu nahiz haurrentzat zuzendutako saioa (30-40 minutu). Haurrak badatoz, gurasoekin etortzea komeni da. Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.



2023-11-14

BIDEO PARTEHARTZAILE TAILERRA ZEGAMAN

Azaroaren azken astean, bideo partehartzaile tailerra antolatuko da Zegaman.

Zine eta Bideo Eskolatik eta Producciones Escivi- Akey Films-etik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 5000 biztanle baino gutxigo dauzkaten herrietan kultura sustatzeko proiektu bat garatuko da.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.




Denera 17 orrialde