Albiste guztiak

Albisteak

XXIII. AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA ZEGAMAN

UZTAILAREN 7AN XXIII. AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA OSPATUKO DA ZEGAMAN

2024-05-31

BELE GAZTE GAZTELEKUKO UDAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA EKAINAREN 8 arte

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan ekainaren azken astean eta uztail osoan zehar egiteko ekintza ugari antolatu dituzte, abuztuan gaztelekua itxi aurretik. Ekintza hauek 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo dira eta hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago ekainaren 8 arte, derrigorrezkoa izango delarik izena ematea antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean.

Gehiago irakurri
2024-05-02

HAUR ETA NERABEENTZAT UDAKO ESKAINTZA 2024

Ekaina eta uztailean udaleku irekiak eta udako haur txokoa antolatu ditu Udalak haurrentzat eta Bele Gazte Gaztelekuan nerabeentzat ere izango da zer eginik uda partean.

Haurren udalekuetan eta udako haur txokoan parte hartu ahal izateko izen ematea irekita egongo da maiatzaren 2tik maiatzaren 10ra.

Informazio gehiagorako klikatu albistearen gainean eta atxikita dagoen dokumentuan zehaztasun denak dituzue.

Gehiago irakurri
2024-05-07

TREBAGurasoak. HARREMAN OSASUNTSUAK LAGUN ARTEAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek gurasoei zuzendutako TREBA Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) “HARREMAN OSASAUNTSUAK LAGUN ARTEAN” hitzaldia antolatuko da. Maiatzaren 7an, asteartea, 18:15etatik 19:45etara Gaztelekuan izango da Nerea Mendizabal trebatzailearen eskutik eta hitzaldia euskaraz izango da. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 6 aurretik.

Informazio gehiagorako deitu 690264843 telefonora.

Gehiago irakurri